Map Graph

Nivelle Ofentsiba

Nivelle Ofentsiba Lehen Mundu Gerran Mendebaldeko frontean armada franko-britainiarrek antolatutako erasoaldi bat izan zen. Robert Georges Nivelle frantziar jeneral nagusiaren omenez izendatu zen, Ekialdeko frontean Brusilov Ofentsibarekin egin zen bezala. Erasoaren parte frantziarrak estrategikoki erabakigarria izateko helburua zeukan Aisne ibaiaren frontean. Haren helburua erasoa hasi eta 48 ordu igaro baino lehen Alemaniar Inperioaren defentsak apurtzea zen eta 10.000 gizonen galera gutxi-gora-behera eragingo zuela uste zen. Frantziako Hirugarren Armadak San Quintinen aurretiazko erasoa egin beharko zuen Britainiar Lehen, Hirugarren eta Bosgarren Armadek Arrasen berea egiten zuten bitartean, lur garaiak harrapatzeko. Honen helburua alemaniarrak Aisne ibaiako forteetatik tropak mugitzea izan zen. Egiazko eraso nagusia frantziarrek Chemin des Dames mendilerroan abiarazi behar zuten. Eraso honi Aisneko bigarren gudua izena eman zioten, baita "Andereen Bidearen gudua" ere. Aisneko lehen gudua 1914an gertatu izan zen eta, oraindik ere, hirugarren bat gertatuko zen hurrengo urtean. Laugarren Armadak bigarren mailako erasoa garatu beharko zuen: Xanpainako hirugarren gudua, hain zuzen. Erasoaren azken fasea britainiar eta frantziar tropak berriz elkartzean emango zen, alemaniar mugara zuzenean abiatuko zena.

Read article
Fitxategi:The_Nivelle_Offensive,_April-may_1917_Q69623.jpg